Larunbata etxean
“BIZITZA TRISTE ETA EDERRA”. Luzaroan hori izan da gure goiburua. Bada, gaur, “Bizitza Triste eta Puñeteroa” kontzeptuaren jaiotzara gonbidatu nahi zaituztet. Minutu gutxi barru helduko da mundura BTP esamoldea. Aluduna izango omen da. Hemen da medikua bere pastazko betaurrekoekin, erditze-gela prest dago… Aurrera!
Egun batzuk txarrak dira, besteak okerragoak. Zaila da 500gr/1€ko txope ofertak topatzea. Mahaia dagoeneko ez da mahai bat; liburu masa bat da; ez dakizu non hasten den PAC eta non bukatzen den Coro. Gerrikoari zulo pare bat falta zaizkio, zure gantzak zuk nahi zenukeen neurrian lotzeko. Ohera joan eta han ere ezin lasai egon: gaileta apurrez beterik maindireak. Damua garaiz, guztiakin. Aulkian arropa garbia eta zaharra Alberdanian dabiltza, egia esan ziurrenik arropa zaharra garbia bortxatzen ariko da. Bihar kontzentra 19etan bulen, beraz. Ez zen nire asmoa, baina, gai serioetaz trufatzea. Nekea adieraztea baizik. Zaila da aldaketak ekarriko dituzten Prozesuetan sinestea. Zaila da. Gainera, ilusioa atera beharra dago ez dagoen tokitik. Klaseekin topera, herriarekin eta lagunekin topera, etxean kunplitzen topera, ba al dago denetara iristen denik?
Gerrikoak bezala, gizarteak ere oprimitu egiten zaitu. Eta zu ito egiten zara; aurrekoan emakume bat ospitalean arrain-bizar batekin bezala. Jada ez gara kastakoak; izatez, ez gara geure baitakoak ere.
Eta nik zure saiakera berria eskuartean nahi nuen laster, baina ezin izan nuen Durangora joan.
Eta hona hemen larunbat bat etxean ematen denean burutik pasatzen zaizunaren %1a.
Beste %99a, era makur batean sinplifikatuta eta azterketa txukunei muzin egiten, esaldi bakar batean ere laburbildu nezake:
-Bart sobera ardo edan nuen… (Katalanekin, andaluzekin eta madrileñoekin + guzti honi gehituiozu inork nundik zetorren ez zekien galiziar bat)
